Egotaldiak irailaren 16tik abenduaren 5era iraungo du. Ikastaroaren ondoan parte-hartzaileek diploma bana jasoko dute hizkuntza biziberritzeko estrategietan aditu –diplomarekin.
Beren bisiten programan urriaren 1ean, goizean, Euskaltzaindiaren egoitzara etorri dira, Andoni Barreña irakasleak lagundurik, Akademiak egiten duen lana gertutik ikustera. Mundu Zaharreko amazig eta kurdu ordezkariez gainera, gainerakoak, gehienak, amerindiarrak izan dira: nawatl, maia (kaqtxikel eta yukatekoak), kitxuarrak, nasa eta movida herrietako andrazko eta gizonezkoak.
Heltzean, Euskaltzaindiaren idazkariak, Xabier Kintanak, ongi etorria egin die, egoitza erakutsi, akademiaren zereginak zeintzuk diren azaldu eta batasunerako pausoak gogorarazi dizkie, beren galderak-eta erantzunez. Eguerdian Andres Urrutia euskaltzainburuak ere bisitari guztiak agurtu eta Euskaltzaindiaren proiektu eta argitalpenak erakutsi dizkie. Beren hizkuntzak berreskuratzeko ahaleginean euskaldunon elkartasuna dutela adierazi eta arrakastarik handiena opa die guztiei.