Nazioarteko liburu azoka honek garrantzi handia dauka, bai Espainiar Estatuan, bai eta Hego Amerikan ere. Bertan, ekoizpena erakusteaz gain, profesionalek elkarren berri izateko eta akordioak bideratzeko topaleku ona dute. Horretaz gain, hainbat mahai-inguru, hitzaldi eta aurkezpen izaten dira, gehien bat aro digitalak liburuaren sektoreari ekarriko dizkion erronkei buruz.
Aurten, berritasun gisa, urriaren 4tik 6ra Azokak ateak ireki dizkio publiko orokorrari, liburu salmentak baimenduz eta sustatuz. Euskaltzaindia, hala ere, gaur arte izango da bakarrik. Edizio honetako herrialde gonbidatua Txile da.