2008. urteko urtarrilaren 24an, Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak hitzarmen orokor bat izenpetu zuten, bi erakundeen arteko lankidetza garatzeko eta egituratzeko. Hitzarmen orokor horrek, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzaren nondik norakoa zehazten zuen, eta lankidetzaren ardatzak eta erakunde bakoitzaren betebeharrak finkatzen. Bestalde, urtero, hitzarmen orokorrari lotutako urteko gehigarria izenpetzen da, urteko lanak elkarrekin zehazteko.
Hortaz, urriaren 15ean, 2013rako gehigarria izenpetuko dute EEPk eta Euskaltzaindiak. Hitzarmen gehigarri horrek, bi erakundeen 2013. urteko lankidetzaren nondik norakoak, egitaraua, egitura bakoitzaren egitekoak, argitalpen programa eta diru-laguntza zehazten da.