Unamunok sortu zituen 103 sonetoak euskarara eta frantsesera itzuli ditu Davantek. Emaitza Erbesteko Sonetoak / Sonnets de l'exil izenburuarekin kaleratu da. Aurkezpena Jean-Louis Davantek egingo du, Luzien Etxezarreta idazle eta Maiatz elkarteko zuzendariak lagunduta.
Unamunoren "Erbesteko sonetoak" euskaratu ditu Jean-Louis Davantek
Bihar, urriaren 10ean, goizeko 11:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, Miguel de Unamunoren Sonetos de Exilio liburuaren edizio berri bat aurkeztuko da, hiru hizkuntzatan: jatorrizko gaztelaniazko bertsioan, eta euskaraz eta frantsesez ere. Jean-Louis Davant euskaltzainak egin ditu itzulpenak eta Maiatz elkarteak argitara eman du liburua.