Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatzen dute Xalbador Eguna eta urtero, Xalbadorri ez ezik, beste artista bati ere egiten diote gorazarrea. Aurten Basarri bertsolaria izan da aukeratua. Antolatzaileek adierazten dutenez, "Inazio Eizmendi Basarri bertsolariaren jaiotzako mendeurrena betetzen da aurten, 1913ko azaroan sortu baitzen. Xalbadorren bertsu laguna izan zen aldi batean, eta iparraldeko eta hegoaldeko herrietako plazetan elkarrekin kantatu zuten. Horregatik, biak batera omendu nahi ditugu aurten".
Deiadarra taldeak hamar urte bete ditu aurten, "eta euskaltzale eta bertsuzaleei asteburu eder bat eskaini nahi diegu, urriaren 11, 12 eta 13an".
Hauxe izango da egitaraua:
Urriaren 11n, ostirala:
· 21:00: Benito Lertxundiren kontzertua, Urepeleko pilotalekuan.
Urriaren 12an, larunbata:
· 17:00: Mahai-ingurua, euskal hizkuntza eta kulturari buruz. Patxi Baztarrikarekin.
. 18:30: Xalbadorren itzalean, hamar urte. Joxemari Iriondok idatzitako liburuaren aurkezpena, Deiadarren 10. urteurrena dela-eta.
. 20:30: Afaria. Oiartzungo Eider eta Gorka Zabaleta neba-arrebek, Xendarineko ahizpek eta Mutrikuko trikitilariek alaiturik.
Urriaren 13an, igandea:
. 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko.
· 10:30: Meza, nahi dutenentzat eta Xalbadorren hilobira bisita.
· 11:·00: Trikitilariak, Ander era Imanol Zabaleta.
. 12:00: Larraineko dantzariak, plazan.
. 13:00: Herri kirolak, Donazaharre (Nafarroa Beherea) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeekin. Sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea.
. 14:00: Bideo emanaldia, Basarri eta Xalbadorren omenez. Bazkaria, Oiartzungo Eider eta Gorka Zabaleta neba-arrebek eta Xendarineko ahizpek alaiturik.
· 15:30: Haurren txokoa.
· 15:30: Bertsolariak: Amets Arzalluz, Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II eta Joxe Luis Gorrotxategi. Gai-jartzailea: Joxemari Iriondo.
· 17:30: Erromeria, trikitilariekin.
Urepeleko Herriko Etxearen, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu da egitaraua. Ostiraleko kontzerturako, larunbateko afarirako, edota igandeko bazkarirako erreserbak egiteko, deitu 0033624332995 telefono zenbakira, edo idatzi deiadarra@yahoo.com-era.