Davantek berak eta Luzien Etxezarreta idazle eta Maiatz elkarteko zuzendariak aurkeztu dute gaur liburua Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Etxezarretak adierazi bezala, lan honen bitartez bi izen handi batu dira: "Davant oso pertsona garrantzitsua da Ipar Euskal Herriko kulturaren historian. Eta Unamuno unibertsala da".
Unamunoren "Erbesteko sonetoak", Jean-Louis Davanten eta Maiatz elkartearen eskutik
Miguel de Unamunoren Sonetos de Exilio lana euskaraz eta frantsesez ere irakur daiteke. Erbesteko Sonetoak / Sonnets de l'exil izenarekin argitaratu du Maiatz elkarteak. Jean-Louis Davantek egin du itzulpena, eta Unamunoren munduan murgildu da. Euskaltzainak esan duenez, "plazer hartu dut horien irakurtzean frantsesez itzultzean eta gehienik euskal sonetotan egokitzean. Hitzez hitzetik urrundu naiz zentzu sakonari lotzeko, bereziki euskaraz".