Bestalde, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslariek, eta Harkaitz Cano idazleak parte hartuko dute. Omenaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da.
2011n, urriaren 17an, 75 urte bete ziren Aitzol (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) fusilatu zutela. Aitzol eta bere belaunaldia gogora ekartzeko asmoz, eta omenaldi gisa, 2011. urtea "Aitzol eta Euskal Pizkundearen urtea" izendatu zuen Tolosako Udalak. Hainbat erakundek parte hartu zuten omenaldian, eta Euskaltzaindia izan zen horietako bat.