Hitzaldian, herri horretako izenez arituko da Gorrotxategi, hiriaren izenaren jatorriaz eta zergatiaz. Besteak beste, deitura bihurtu diren baserri izenak, toponimo izatetik pertsona izenak izatera pasatu direnak, edota euskaldunak geure burua izendatzeko erabiltzen ditugunak, izango ditu hizpide.
"Tolosatik Izaskunera, gure leku izenen, deituren eta pertsona izenen historia" hitzaldia, Euskaltzaindiaren eskutik
Datorren asteazkenean, urriaren 30ean, "Tolosatik Izaskunera, gure leku izenen, deituren eta pertsona izenen historia" izenburuko hitzaldia emango du Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzuko arduradunak. Tolosako Udaletxeko batzar aretoan izango da, iluntzeko 19:30ean. Udaleko Hizkuntza Politika eta Hezkuntza batzordearen ekimenez antolatu da.