Aurkezpena Izuk berak egin du, ondoan hauek izan dituela: Juan Cruz Alli, liburuaren hitzaurrearen egilea; Lola Valverde, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa aztertzeko Fundazioko presidentea; Jose Manuel Castells, Fundazio horretako Etxegarai bildumaren zuzendaria; eta Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria.
Iñigok esan duenez, Akademiari "pozgarri zaio horrelako lan serio eta ederraren aurkezpenaren egoitza izatea". Lana, adierazi du, euskararen inguruko gaien kontsultarako nahitaezko erreferentzia bihurtuko da.