Baina orain dela gutxi hil zen Jean Haritxelharren hitzak dira, ziur aski, egokienak gaurko egunez aipatzeko; laneko zilarrezko domina ematean esanak dira:
"Resu Orbe Monasterio, Errigoitin sortua. Nahiz eta Ian egunetan, hemen, BiIbon bizi den, bere jatorrira itzultzen da asteburuetan. Resu ongi oroitzen da zein egunetan hasi zen lanean Euskaltzaindian, 1978.urteko abenduaren 6an. Beraz, duela 25 urte Hegoaldekook, konstituzio bat bozkatzera deituak izan zineten egunean.
Resu, Chocolates Bilbainos - Chobil deitutako enpresa batetik etorri zen, Jose Antonio Agirre Lehendakariaren familiak zerikusi zuen enpresatik hain zuzen ere, enpresa hau Asturias aldera aldatzea erabaki ondoren. Fakturazio lanetan aritua, berehala jarri zen Juanjo Zearreta ekonomi eragilearen, eta orduko Euskaltzaindiaren kontulari zen Xabier Gereñoren laguntzaile. Lan isila, konfiantzazkoa, Akademiaren zordunei goiz edo berant, askotan, ezinbestean, berant, ordainkizunak prestatzen; geuri, dieta, bidaia-gastu, esleipenak eta abar ordaintzen; bankuetako joan-jinak, salmenten fakturazioak, kontularitzako ezarpenak egiten; Diruzaintzako artxibategia antolatzen eta abar. Gehiegi ikusten ez den, baina eragina duen lana burutzen.
Resu langile noblea dela esan didate, esanekoa; langileen artean, haserrea baino, umorea gehiago erabiltzen dakiena. Lankidetza bazkarietan, irrintzi eta guzti, giroa alaitzen dakiena".
(Jean Haritxelhar: « Resu Orbe-ri omenaldia : 25 urte Euskaltzaindian lanean : Bilbo, egoitza, 2003-XII-19 » In Euskera, 48 zk. (2003, 2) ; 1209-1213 or.)