Labayru Ikastegiak gogora ekartzen duenez, "Juan Bautista Eguzkitza (1875-1939) lehen hamabi euskaltzain osoen artekoa da. Izan ere, duela 95 urte Euskaltzaindiaren ibilbidea hasi zenean, han zen Eguzkitza, ordurako ere aipatua eta sona handikoa euskalgintzan. Lemoan jaio zen eta urte luzetan Lekeition bizi (1904-1937) bertan irakaslea izan zela Latinitate Katedran, Uribarren-Abaroa fundazioan. Euskaltzalea eta abadea, ekimen zabalekoa izan zen garai hartako euskal kulturan, erlijio argitalpenetan eta euskara gaietan, hitzez zein idazlumaz, parte hartuz hainbat komunikabidetan, hala nola Euzkadi, Jaungoiko Zale eta Ekin".
Etzi aurketuko den liburuaren nondik norakoa ere azaltzen du Labayruk: "Bera izan zen euskarazko lehen saiakeraren egilea: Gizarte auzia (1935) eta sermolari aitortua izan zen. Aitortza honen lekukotasuna eta emaitzak dira orain bildu direnak Jarein bilduma honetara, Labayru Ikastegiaren bultzadaz. Hortaz, hark utzitako sermoi andanaren hautaketa egin eta hauek eskaini dira, ohar eta guzti. Orobat, emaniko hitzaldiak, Eguzkitzaren lana osoturik gera dadin".
Comments
Ohartxo bat: Esaten duzue "Gizarte auzia" dela lehen euskarazko saiakera. Ez naiz ados, batere. Ez dut uste ontzat ematen denik, ez dut ikusi halakorik euskal literaturari buruzko azterketetan. Hori baino lehenagokoak dira J. Etxepareren bi liburuak. Eta, gainera, eztabaidagarria da Eguzkitzarena benetan saiakeratzat (literatura generoa) har daitekeenik, oso irizpide zabalez ez bada, doktrinarioa baita gehiago.
Zorionak berriro ere.