"Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean" ikastaroa atzeratu dute
Eguraldi txarra iragarri dute biharko. Hori dela eta, "Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean" ikastaroa atzeratu dute Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak. Bihar egitekoa zen ikastaroa, beraz, beste egun batean egingo da. Data berria garaiz iragarriko da.