Hirugarren saioa gaur izango da, iluntzeko 19:00etan, Euskaltzaindiaren aretoan. Koldo Izagirrek eta Joseba Tapiak “Zorrotzako portuaren errealismoa” emanaldia eskainiko dute.
Xabier Amurizak "Arestiren koplak ahoan" emanaldia eskaini zuen atzo Euskaltzaindian
Atzo, azaroaren 20an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuari buruzko jardunaldien bigarren saioan, Xabier Amurizak "Arestiren koplak ahoan" emanaldia eskaini zuen, Euskaltzaindiaren aretoan.