Jardunaldi hauen lehen saioa azaroaren 19an egin zen, Amaia Lasa eta Itziar Lakaren eskutik. Bigarrena 20an izan zen, eta Xabier Amuriza aritu zen.
Koldo Izagirre eta Joseba Tapia "Harri eta herri" liburuari buruzko jardunaldietan
Atzo, azaroaren 21ean, egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan Harri eta herri, 50 urte jardunaldietako hirugarren saioa. Jardunaldiok Bilbo Zaharra Forumek antolatu ditu, Gabriel Arestiren liburuaren 50. urteurrenean. Koldo Izagirre eta Joseba Tapiak "Zorrotzako portuaren errealismoa" eskaini zuten.