Katedra sustatzen duen Etxepare Institutuak aditzera eman duenez, ikastaroaren helburu nagusia euskara hizkuntzaren suspertzearen azterketa egitea da: "Euskal Herrian gauzatu diren Hizkuntza Politikak eta Planak, euskararen erabilera, euskararen inguruko usteak eta corpus, estatus eta lorpen arloetan egin diren plangintzak aztertuko dituzte".
Besteren artean, ikastaroan arreta berezia eskainiko diote euskara batuak 1968tik hona izan duen garapenari. Euskararen morfologia eta lexikoa ere aztertuko dituzte, eta terminologiaren eguneratzeari eta interneten dauden corpus eta hiztegi berrienei ere erreparatuko diete.