Auspoa sailean ikusi zuen argia lehen aldiz, 1962. urtean. Edizio hari aitzinsolasa Aingeru Irigarai euskaltzain osoak egin zion eta Marianok berak bere laneko zenbait hitzen esanahia argitzeko hiztegiñoa gehitu zuen.
2015eko edizio honetan, berriz, aitzinsolasak Baztango Udaleko Kultura eta Euskara zinegotziak eta euskaltzainburuak egin dituzte. Horretaz gainera, Jon Abril beratarra idazle baztandarraren biziaren gainean aritu da eta, hondarrekoz, Paskual Rekalde euskaltzain urgazleak jatorrizko testua euskara batura egokitu du.
Hilberri txostena, hemen.