Gaurtik ostegunera bitartean, hiru hitzaldi egingo dira Euskaltzaindiaren egoitzan. Gaurkoa, esan bezala, Maialen Lujanbio bertsolariarekin eta Harkaitz Cano idazlearekin. Bihar, martxoaren 4an, Jesus Egigurenek emango du hitzaldia. Eta ostegunean, hilaren 5ean, Joxe Azurmendi arituko da.
Saio guztiak iluntzeko 19:00etan egingo dira.
Lehenengo hiruhilekoaren egitaraua azaroan burutu zen, Eider Rodriguez, Eñaut Elorrieta, Xabier Anza eta Joxemari Iturralderen partaidetzarekin.
Bilbo Zaharra Forumek antolatutako ekitaldiek Euskaltzaindia izan dute laguntzaile hasieratik. Bi erakundeok lankidetza-hitzarmena sinatua dute, elkarlanean aritzeko.