Euskalerriaren Adiskideen Elkartea 1764an sortu zen. Urteurrena ospatzeko, zenbait ekimen antolatu dituzte, eta horien artean etzi egingo den ekitaldia dago.
Egun horretan, goizeko 10:00etan, Osoko bilkura egingo du Euskaltzaindiak Intsausti Jauregian, goizeko 10:00etan.
Arratsaldean, Jauregian bertan, ageriko bilkura egingo da, arratsaldeko 17:00etan. Bertan, Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gipuzkoako presidentea mintzatuko dira.
Ondoren, Bergarako hainbat musikarik eta artistek egindako Peñafloridako Kondearen Mozkorra parregarri operaren moldaketa eskainiko dute.