Adolfo Arejitak, Xabier Kintanak eta Erramun Osak eraman zuten lekukoa, erakundearen izenean. Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko kideen eskutik hartu zuten, eta Ikastolen Federazioko ordezkariei eman zieten. Ondoren Kontseiluak hartu zuen, eta, beti bezala, AEK-k egin zuen azken kilometroa.
Lekukoaren barruan zegoen mezua Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak egina zen, eta berak irakurri zuen Bilboko Areatzan.