Biltzarraren 32. edizioa atzo, apirilaren 6an, izan zen.
Hiru liburu izan dira aurkeztuak:
- Bahnar deitu Salbaiak. Pierre Dourisbourek 1870an idatzi zuen Les Sauvages Bahnars eta 1929an Jean Elissalde “Zerbitzari”ik itzuli zuen. Orain Henri Duhauk edizio berri bat prestatu du, garai hartako beste testu batzuk erantsiz. Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
- Mongongo Dassanza: Albaitaritza idazlanak (1692-1892). Txomin Peillenek paratua. Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
- Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942. Natalia Zaïkak idatzia. Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Aurkezpen ekitaldiak 10:45etik 11:15ak arte iraun zuen. Bertan izan ziren Henri Duhau, Txomin Peillen eta Xarles Videgain, azken hau Natalia Zaïkaren lana aurkezten eta Euskaltzaindia ordezkatzen. Euskararen Erakunde Publikoaren presidentea den Frantxua Maitia ere mahaian izan zen.
Euskaltzaindiko saltokian izan ziren Xarles Videgain, Sagrario Aleman, Txomin Peillen eta Jean-Louis Davant euskaltzain osoak. Horietaz gain, Gorka Aulestia, Xipri Arbelbide, Janbattitt Dirassar eta Jose Angel Irigaray ohorezko euskaltzainak ere izan ziren. Euskaltzain urgazleen artean: Kepa Altonaga, Aines Dufau, Jean-Baptiste Etxarren, Sebastian Gartzia Trujillo, Jacinto Iturbe eta Peio Jorajuria.
Biltzarraren gaien eta nobedadeen artean, aurten oso presente izan dira I eta II Mundu Gerrei buruzko lan eta oroitzapenak. Jean Louis Davant euskaltzain osoak berriki idatzi duen Aljeriaz (Maiatz) liburua saltokian izan zen, eta Patri Urkizu euskaltzain urgazleak 1914-1918 lekukoak (Maiatz) lana aurkeztu zuen.