Egitasmoaren aurkezpena apirilaren 30ean egin zen, Baionako Herriko Etxean. Bilketa ataria Baionako Herriko Etxearen ekimenez gauzatu da eta Frantziako zein Ipar Euskal Herriko erakunde askoren engaiamendua izan du. Horren ondorioz, herri askotako liburutegi eta mediateka, unibertsitateetako liburutegi, dokumentazio zentro eta funts pribatutako bildumetan egin daitezke kontsultak.
Besteren artean, Zuberoako pastoralari buruzko erakusketa birtuala eskaintzen du Bilketa atariak. Jean Louis Davant euskaltzainak lagundu du atal hori osatzen.
Aurkezpenean Beñat Oihartzabal eta Aurelia Arkotxa euskaltzainak izan ziren.