Bilera urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute. Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak ere badoaz bilerara.
Euskaltzaindiak urteroko bilera egingo du Ipar Euskal Herrian
Bihar, ekainaren 11n, Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herrian urtero egiten duen bilkura egingo du, Akademiaren Iparraldeko ordezkaritzan, Baionako Gaztelu Berrian.