Euskaltzainek goizean ekingo diote lanari. Hala, 10:00etan, Baztango alkateak harrera egingo die euskaltzainei. Ondoren, Akademiak Osoko bilkura egingo du Udaletxean bertan.
13:00etan, euskaltzainek Baztan Ikastolako bi egoitzak bisitatuko dituzte. 16:30ean, Arizkunenea Kultura Etxean, ageriko ekitaldia egingo dute Euskaltzaindiak eta Baztan Ikastolak. Ekitaldian Mariano Izeta ohorezko euskaltzaina omenduko dute, bere jaiotzaren mendeurrenean.
Hau da Ageriko bilkuraren egitaraua:
- Agurra: Elena Zabaleta, Baztan Ikastolako lehendakaria.
- Oroimena: Mariano Izeta ohorezko euskaltzainaren mendeurrena.
- Dirua galgarri eleberriaren berrargitalpenaren aurkezpena. Hizlaria: Paskual Rekalde, lanaren paratzaile eta euskaltzain urgazlea.
- Mariano Izetaren kontuak gure ikasgelan. Baztan Ikastolako ikasleak - Kanta: Baztan Ikastolako ikasleak
- Azken hitzak: Andres Urrutia, euskaltzainburua
Mariano Izetaren hilberri txostena Paskual Rekaldek egin zuen. Irakurtzeko, sakatu hemen.