Hitzarmen horren bidez, bi erakundeen arteko loturak estutu eta lankidetza berrituko da.
Euskaltzaindiaren eta Bilboko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena
Bihar, apirilaren 5ean, Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Udalaren izenean Juan Mari Aburto alkateak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Goizeko 11:00etan izango da, Bilboko Udaletxeko Arabiar aretoan.