Euskaltzaindiaren Hiztegia, Karmel aldizkarian
Makina-Xemeingo karmeldarrek argitaratzen duten aldizkarian euskarazko hiztegigintzaren errepasoa egiten du Patxi Uribarren euskaltzainak, tarteka, Akademiaren azken hiztegiari buruzko datu ugari ematen dituela.
Uribarrenek berak dioen moduan, "hainbatek burututako lan oparoa" da Euskaltzaindiaren Hiztegi berria, iaz argitaratu zena (paperean zein Interneten).
Ohikoa duen legez, bestelako gaiak ere jorratzen ditu Karmel-ek bere azken zenbakian (296.a): 'Azaroa euskal atsotitz bildumetan' (Patxi Juaristi); 'Karmel 2008-2016: bibliografia' (Julen Urkiza); 'Liberalismoaren aldeko euskarazko sermoi inprimatu bat, hirurteko liberalaren garaian -1820-1823-' (Cesar Gallastegi, Jabier Esteban Ochoa de Eribe); 'Estatuko itzulpen sariaz -sentimenduak eta gogoetak-' (Luis Baraiazarra); 'Kultura gauzatu errukiaren eraginez, kristau arnasa dauan unibersidadean' (Lontzo Zugazaga); 'Amoris laetitia' -Maitasunaren poza- (A. Olea); 'Madagaskarretik mezu interesgarria. Herria eta ebanjelizazioa' (D. Amundarain); 'Sindrome psikiatrikoak hobeto ulertzeko' (Roman Garmendia); 'Jean Pitrau pastorala' (Joseba Aurkenerena); 'Uherra ispilu' (I. Bordaren poemak); Barne-izaera' (Luis Baraiazarraren olerkiak).
Karmel-en urteko harpidetza 15 eurokoa da, eta harpide izateko eskaria helbide elektroniko honetara idatzita egin daiteke: karmelaldiz@telefonica.net.