'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldia, otsailaren 22an
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango da jardunaldia (Plaza Barria, 15), 09:15etatik hasita.
Hekimen-ek eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten mintegian Jone Goirigolzarrik, Xabier Landabideak, Alberto Barandiaranek eta Libe Mimenzak parte hartuko dute.
Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, ituna posible ote da hedabideen eta administrazioen artean? Hori dena aztertu nahi da jardunaldi honetan.
Idatzi iruzkina