‘Euskara ibiltaria’ erakusketa Baionan izanen da, irailaren 11tik aurrera
Irailaren 11n, Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa inauguratuko du Baionako Euskal Museoan. Inaugurazio-ekitaldia 18:30ean izango da, Museoan bertan.
Erakusketa berri honetan arreta berezia jarriko da Ipar Euskal Herriko grabazioetan jasotako informazioan (formak, berezitasunak, berri-emaileak, audioak...).
Orain arte, 'Euskara ibiltaria'ren hiru edizio egin ditu Akademiak: Beasainen, Portugaleten eta Bilbon, hain zuzen.
Idatzi iruzkina