Doktoregoko Sari Berezia eman dio EHUk 'Espainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia' tesiari
Akademiak urrian argitaratuko du ikerlana, liburu formatuan.
Anton Ugartek (Oñati, 1978) egin du tesia, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Donostian) eta Esteban Antxustegi doktorearen gidaritzapean.
'Euskararen historia soziopolitikorako: Espainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia (1936-1954)' tesiak galdera bati erantzuten dio: nola iraun zuen Euskaltzaindiak Frankismo garaian?
Batez ere, 1936-1954 arteko aldia aztertu du Ugartek. Euskaltzaindiak berak ere ikertu du garai hori, orduko zenbait gutun eta agiri argitaratuz, eta aldi horretan gertatutakoak 2009an argitaratu zituen, Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Muruak ondutako 'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai' liburuan.
Idatzi iruzkina