'Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa’ aurkeztuko da asteazkenean
- Ordua eta lekua: Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15), 11:30ean.
- 2009ko bere Barne Jardunaldietan hartu zuen Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa abiatzeko erabakia. Ordutik, lantaldean aritu izan dira Julen Manterola, Iñaki Segurola, Gabriel Fraile eta Koro Segurola, guztiak Joseba Lakarraren zuzendaritzapean.
- Hiztegi etimologikoa hizkuntzaren barne historia aplikatua baizik ez da, hots, fonologia-, morfologia-, dialektologia-, sintaxi diakronikoan… oinarritu eta hitzen (sarreren) inguruan antolatutako hizkuntzaren historiaren ikerketa eta azalpena.
Idatzi iruzkina