Andres Iñigo Ariztegi euskaltzaina emeritu bilakatu da
Andres Iñigo Ariztegi euskaltzaina emeritu bilakatu da
Euskaltzain nafarraren hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi hilabeteetan jasoko dira.
Martxoko eta apirileko Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Alegia, maiatzean.
Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.