2021eko LAUTAN HIRU formatu txikiko antzerki-laguntza Artekartu konpainiak irabazi du, Hauts artean lan laburrari esker. Urtzi Oleagak zuzentzen duen konpainiak 1.000 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana aurtengo LAUTAN HIRU jaialdian estreinatzeko aukera izango dute. Epaimahaiko kideen arabera, lan “zirikagarria da” Hauts artean. Gidoiaren “erritmo biziaz” aparte, istorioak azken aldera erakusten duen “ezustea” ere nabarmendu dute epaimahaikideek.
LAUTAN HIRU jaialdiaren hirugarren edizioa udaberrira atzeratu da
Iaztik pairatzen dugun zoritxarreko pandemiak azken asteotan izan duen kaltezko bilakaera ikusita, otsailean egin behar zen LAUTAN HIRU jaialdiaren hirugarren aldia atzeratzea erabaki du Euskaltzaindiak.
Hori horrela, egoerak laguntzen badu, udaberrian izango da LAUTAN HIRUren hirugarren edizioa.
Gogoratu behar da Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbao-rekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin elkarlanean antolatzen duela jaialdia, eta egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea dela, euskarazko sorkuntzari gune berriak eskainita; bide batez, Zazpikaleetako giroan eragin nahi da, hiriko kultura-aukerak zabaltzeko asmoz.