Bernat Etxepare hizpide Bilbo Zaharra Forum jardunaldietan
- Aurten, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren XIV. edizioak Bernat Etxepareri egingo dio gorazarre. Linguae Vasconum Primitiae (1545) euskaraz argitaraturiko lehen liburuaren egile dugu Etxepare (Euskaltzaindiak liburuaren faksimilea argitaratu zuen 2013an, Eusko Legebiltzarraren babesarekin: Linguae Vasconum Primitiae. Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak, 1545).
- Klasikoen Irakurraldia ekainean izanen da, baina aurretik Forum mamitsuak antolatu ohi dira, atari gisa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15). Martxoko Forum-ean honako hauek parte hartuko dute:
- Martxoak 2, asteartea: Patri Urkizu eta Iñaki Aldekoa (19:00etan)
- Martxoak 3, asteazkena: Xabier Amuriza eta Korrontzi (19:00etan)
- Martxoak 4, osteguna: Itxaro Borda eta Ibon RG (19:00etan)
Idatzi iruzkina