Jasone Salaberria hizkuntzalaria zendu da
- Jasone Salaberria euskal hizkuntzalari eta irakaslea zendu da, 68 urte zituela. Salaberria euskara irakasle izan zen Seaskan; horrez gain, urte askotan IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroko ikerketa-proiektuetan partaide izan zen. Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeko kide zen aspalditik, eta zuberera eta nafar-lapurtar euskalkien ahoskera aztertu zuen batez ere.
- Liburu batzuk argitaratu zituen Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoarekin batera: frantsesez Le Pays basque pour les Nuls eta Le basque pour les Nuls; gaztelaniaz Euskera para dummies.
- Lourdes Oñederra (euskaltzain osoa eta Ahoskera batzordeko burua): "Langilea zen Jasone, eta beti zegoen laguntzeko prest. Gainera, dotore egoten zekien. Bere hutsunea nabarmena izango da, eta kostatuko zaigu aurrera egitea".
(Jasone Salaberria, ezkerretara, 2019ko argazki batean)
Idatzi iruzkina