1926an ospatu zen Liburuaren eguna lehenbiziko aldiz, hiru idazle ospetsuren heriotzaren urteurrena aintzat hartuta, 1616ko apirilaren 23an hil baitziren Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega. UNESCOk 1988tik aurrera bultzatzen duen Liburuaren Egunak irakurzaletasuna sustatzea, argitalpen-industria bultzatzea eta jabetza intelektuala babestea ditu helburu.
Azken hilabeteotan, liburu ugari argitaratu ditu Akademiak, besteak beste: Gipuzkoa Antzinaroan. Eremu linguistikoak onomastikaren argitan; Euskal onomastika aplikatua XXI. mendean; Narrazioak eta olerkiak 2019; Euskararen Herri Hizkeren Atlasa XI; Euskera 2019,2,1; Emil Larre 1926: lekukotasun, kantu eta idazki; Euskal Literaturaren Antologia. Testuak eta argibideak II: Errenazimendutik Ilustraziora; Eñaut Etxamendiren obra narratiboa (1964-2011). Hurbilpen kritikoa; Laborantza: Laborantzatik hobeki bizitzeko; Biografía de Arturo Campión edo Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak.