Bi-bien hutsuneak betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Xarles Videgainen eta Andoni Sagarnaren hutsarteak betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Azaroan, alegia.
Gogoratu behar da euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dutela. Eta, proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.