Nondik etorri zen erabilera hori? Zalantzarik gabe gaztelaniazko darse-tik.
RAEren hiztegian dar aditzaren 49. adiera honela agertzen da: prnl. Dicho de una cosa: Suceder, existir, determinar. Se da el caso. En circunstancias dadas.
Hori frantsesez se produire, se passer, arriver, avoir lieu izan liteke, baina inoiz ez da se donner.
Istripuak, ezbeharrak, erorketak, kasuak, aldaketak, prozesuak, baldintzak, lehorteak, kointzidentziak eta beste gauza asko ez dira ematen; gertatu, jazo, pasatu, izan egiten dira.