Euskararen eta Galizieraren I. Lexikografia Jardunaldietan parte hartuko du Euskaltzaindiak
- Galizieraren Errege Akademiak, Galizieraren Institutuak eta Santiagoko Unibertsitateak (USC) antolatu dute mintegia.
- Datorren astean egingo da, 12an eta 13an, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Filologia Fakultatean. Jabier Kaltzakorta, Miriam Urkia eta Adolfo Arejita euskaltzain osoek eta Amaia Jauregizar Akademiaren teknikariak parte hartuko dute jardunaldietan. Kaltzakortak esaera atmosferikoen egituraz hitz egingo du; M. Urkiak Euskaltzaindiaren Hiztegiaren etorkizuneko erronkak aletuko ditu; A. Arejita ahozkotasunaren garrantziaz mintzatuko da bere berbaldian, eta A. Jauregizarrek Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arteko loturak jorratuko ditu.
Idatzi iruzkina