Euskal Herrian egiten den aurreneko aldia da, eta oraingo honetan 30 hizlari inguru bilduko dira Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikergunean (Tolare baserria). Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburuak, eta Jean Baptiste Coyos, Miren Azkarate, Pello Salaburu, Miriam Urkia eta Roberto González de Viñaspre euskaltzain osoek parte hartuko dute.
Beste gai batzuen artean, honako hauek jorratuko dira: Digitalizazioaren eta teknologia berrien erronka hizkuntzentzat, bereziki hizkuntza gutxituentzat; genero gramatikala eta haren adierazpenak hizkuntzetan ala ez; ordenaren irizpidea sintaxian; adimen artifiziala...