Henrike Knörr jaio zeneko 75. urteurrenaren kariaz, Euskaltzaindiak jardunaldi bat antolatu du azaroaren 7rako. Goiz bateko mintegia izango da, eta bere ardatza Onomastika, hain zuzen Henrike Knörrek bere jarduera akademikoan bereziki gogokoa izan zuen eremua. Toponomasticon Hispaniae egitasmoa eta Euskal Herriko lantaldearena bat datoz euskaltzain arabarraren ikerketa-ildoarekin.
Omenaldian familia egongo da, eta bere idazlan hautatuekin osatu den liburua aurkeztuko da.