2023ko LAUTAN HIRU laguntza eman barik utzi du epaimahaiak
2023ko LAUTAN HIRU laguntza eman barik utzi du epaimahaiak
Bi lan aurkeztu dira deialdira, baina epaimahaiak 2023ko LAUTAN HIRU laguntza eman gabe uztea erabaki du, aurkeztutako lanak azterturik. Hala ere, eginiko ahalegina eskertu nahi die parte-hartzaileei, eta 2024ko laguntzaren deialdian parte-hartzera ere gogatzen ditu.
Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2021ean, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.