Euskaltzaindiak literatura gaualdia antolatu du Baionako Euskal Museoan
- Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean, literatura gaualdia antolatu du Euskaltzaindiak. Heldu den azaroaren 15ean izango da, 18:00etatik aurrera, Baionako Euskal Museoan (sarrera doan).
- Bertan, Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak Blanca eta Viana. Nafarroako Blanca trajeria liburuaz hiz egingo du, Txomin Peillen euskaltzain emerituak Ene bertsoen bilduma (1951-2021) liburuaz, eta Battittu Coyos euskaltzain osoak Allande Socarros (1957-2021). Euskal idazlan eta lekukotasun liburuaren gakoak azalduko ditu. Hiru argitalpen horiek Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) laguntza jaso dute.
Idatzi iruzkina