XXI. mendeko ‘Euskararen Gramatika’ aurkeztu da Baionan
XXI. mendeko ‘Euskararen Gramatika’ aurkeztu da Baionan
Pasa den ostiralean, Baionako unibertsitatean aurkeztu zen XXI. mendeko Euskararen Gramatika. Bertan izan ziren Miren Azkarate euskaltzain osoa, Jean-Baptiste Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria, eta Jon Casenave euskaltzain urgazlea.
Euskaltzaindiak 2021eko abenduan aurkeztu zuen jendaurrean lan berria, eta otsailaren 10ean bere webgunean eskegi zuen.