2023ko R.M. Azkue Literatura Sariak (sariak emateko ekitaldiaren laburpen-bideoa)
- Maiatzaren 24an, 2023ko Resurrección Maria Azkue Literatura Sariak banatu ziren Euskaltzaindiaren egoitzan. Sariak emateko ekitaldian, epaimahaikideekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Enrique Dávila BBK Fundazioaren ordezkariak parte hartu zuten.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Harriet Mitxelena -narrazioan- eta Ibai Maquibar -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Josu Arrieta izan da irabazlea narrazioan eta Naiara Gutierrez poesian.
- Albistea osorik hemen: https://labur.eus/wuZVP
Idatzi iruzkina