![](/dok/plazaberri/2023/urria/La_Piel_konpainia_1.jpg)
- Konpainiak 2.000 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2024ko otsailean antolatuko den VI. LAUTAN3 jaialdian estreinatuko da.
Irakurri gehiago: Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du 2024ko LAUTAN3 laguntza, ‘Beren izenez’ lanagatik Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak bultzatzen duen Mintzola egitasmoaren eskutik, 2022an eta 2023an saritutako gradu eta master amaierako 8 lan eta ikerketa lan monografiko bat aurkeztu ziren urriaren 18an, Donostian, Akademiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean.
- Horrez gain, beste erakunde batzuekin elkarlanean ondutako beste hiru ikerketa ere aurkeztu ziren: ARIKALA lagunarteko euskara sustatzeko eta esku-hartzeen eragina neurtzeko ekintza-ikerketa; Hitanoaren diagnostikoa, eta beronen erabilera sustatzeko bide eta formulak; Gaztelania eta frantsesarekiko desoreka euskal gazteen eguneroko hizkerarako adierazkortasunean.
- Bideoa (II): https://labur.eus/Xll9R
- Euskaltzaindiak bultzatzen duen Mintzola egitasmoaren eskutik, 2022an eta 2023an saritutako gradu eta master amaierako 8 lan eta ikerketa lan monografiko bat aurkeztu ziren urriaren 18an Donostian, Akademiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Horrez gain, beste erakunde batzuekin elkarlanean ondutako beste hiru ikerketa ere aurkeztu dira.
- Bideoa (I): https://labur.eus/SE5qW
- Euskaltzaindiak bultzatzen duen Mintzola egitasmoaren eskutik, 2022an eta 2023an saritutako gradu eta master amaierako 8 lan eta ikerketa lan monografiko bat aurkeztu dira gaur Donostian, Akademiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Horrez gain, beste erakunde batzuekin elkarlanean ondutako beste hiru ikerketa ere aurkeztu dira.
- Ikerlanen emaitzak Euskaltzaindiaren webgunean eskegiko dira (Mintzolaren atalean), datorren astean.
- Euskaltzaindiak mintegi bat antolatu du urriaren 18an. Bertan, Mintzola egitasmoaren eskutik 2023an saritutako gradu eta master amaierako 7 lan eta ikerketa lan monografikoa aurkeztuko dira. Horrez gain, beste erakunde batzuekin elkarlanean ondutako beste hiru ikerketa ere aurkeztuko dira.
- Mintegiaren helburua da ahozko jardunaren eta, bereziki, eguneroko ahozko hizkeraren inguruko ikerketa hauen ondorioak aurkeztea.
- Era berean, Ahots Baten eta Ahostegunak sormen egonaldiak antolatu ditu Euskararen Akademiak. Honela, euskaraz egiten diren hainbat adierazpide ezagutzeko aukera bultzatu nahi du Mintzolak, gazteei antzerkiaz, bertsolaritzaz, kantuaz eta literaturaz gozatzeko aukera emanda.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du Mintzola egitasmoa.