-RA, -RAINO, -RANTZ, -RAKO postposizioak dira PS adlatiboen buru. Morfologiari dagokionez, oraingoan ere leku/denborazko PSen ezaugarriek zutik diraute: a) -ta- artizkia: zein etxetara? / bi etxetaraino / etxe haietarantz / etxeetarako…; b) -gan- [+animatua] tasuneko sintagmetan: semearengana/semeenganaino/semeenganantz/ikasleenganako… eta c) artikulu singularraren arrastorik ez: mendira/mendiraino/mendirantz/mendirako, ez *mendiara/*mendiaraino/*mendiarantz/*mendiarako.
Bestalde, adlatibook ere inesiboaren gainean eraikitzen direla pentsa liteke: zuregana (< zuregan -a), hara (< han -ra), gerora (< gero-ra) bezala, mendira < mendian + -(r)a) genuke eta gauza bera gainerako leku/denborazko PSetan. Adlatiboaren azpiko inesiboa gehienetan azaleratzen ez bada ere (Bilbo-ra, mendi-ra…) beste batzuetan begien bistan dago: Koldorengan-a, zugan-a. Horrenbestez, inesiboa abiapuntu hartuta azaleko forma zein izango den erraz ikusten da orain ere: inesiboan, sintagmaren eskuinaldean, -ta-n agertzen bada, adlatiboan -ta-ra agertuko zaigu; -gan baldin badugu, berriz, -gan-a izango dugu. Hortaz, honako taula hauetan laburbil dezakegu adlatiboen morfologia.
[-mug.] |
[PS [DS … zenbatzailea …] -(e)ta-N-RA] bi(ta)ra / hiru(ta)ra / sei(ta)ra… // boste(ta)ra / hamarre(ta)ra… (baina batera) bi etxetara / hiru herritara / sei zubitara… // bost adarretara / hamar haitzetara zertara / edozertara / ezertara // zeinetara / edozeinetara / zenbate((t)a)ra / hainbate((t)a)ra… zein etxetara / zenbat herritara // edozein haitzetara / hainbat adarretara… (etxe / harri / haitz / …) {askotara / gutxitara / anitzetara…} [PS [DS … zenbatzailea …] -en-ga-N-A] birengana / hirurengana / seirengana… // bostengana / hamarrengana… bi mutikorengana / bi lagunengana… ** zein mutikorengana / edozein irakaslerengana // zenbat lagunengana / hainbat artzainengana-… (mutiko / lagun…) askorengana / gutxirengana / anitzengana |
[+mug.] <iz. prop.> |
[PS [DS izen propioa] -n-RA] Bilbora / Donostiara / Maulera… // Irunera / Usurbilera / Zarautzera178… [PS [DS izen propioa] -(en)-ga-N-A] Irati(ren)gana / Ane(ren)gana / Pello(ren)gana… // Mikelengana / Mirenengana / Antonengana |
[+mug./-pl.] <izord.> |
[PS [DS perts. izord.] -(en)-ga-N-A] ni(re)gana / hi(re)gana |
[+mug./-pl.] <artikulua> |
[PS [DS … ] -a-n-RA] zeru (garbi)ra / etxe (berri)ra / ikastolara… // itun (zaharr)era / gau (ilun)era *** [PS [DS … artikulua] -r-en-ga-N-A] ikaslearengana / lagun zaharrarengana… |
[+mug./-pl.] <erakuslea> |
[PS [DS … erakuslea] -ta-n-RA] (etxe / haitz…) {honetara / horretara / hartara} (etxe / haitz…) {honetaraxe / horretaraxe / hartaraxe // hone(t)xe- tara / horre(t)xetara / hare(t)xetara} (etxe / haitz…) {beronetara / berorretara / berera} [PS [DS … erakuslea] -en-ga-N-A] (mutiko / lagun / …) {honengana / horrengana / harengana} (mutiko / lagun / …) {honetxengana / horretxengana / haretxengana} (mutiko / lagun / …) {beronengana / berorrengana / berarengana} |
[+mug./+pl.] <artikulua> |
[PS [DS … artikulua] -ta-n-RA] etxeetara / leku berrietara / enpresetara / une latzetara… egunotara / bide zabalotara [PS [DS … ] -en-ga-N-A] ikasleengana / gurasoengana… ikasleongana / gurasoongana… |
[+mug./+pl.] <erakuslea> |
[PS [DS … erakuslea] -ta-n-RA] (etxe / leku / enpresa / …) {hauetara / horietara / haietara} (etxe / leku / enpresa / …) {hauetxetara / horietxetara / haietxetara} (etxe / leku / enpresa / …) {hauetaraxe / horietaraxe / haietaraxe} (etxe / leku / enpresa / …) {berauetara / berorietara / ber(ai)etara} [PS [DS … erakuslea] -en-ga-N-A] {ikasle- / guraso- / …} {hauengana / horiengana / haiengana} {ikasle- / guraso- / …} {haue(t)xengana / horie(t)xengana / haie(t)xengana} {ikasle- / guraso- / …} {berauengana / beroriengana / ber(ai)-engana} |
[+mug./+pl.] <izord.> |
[PS [DS … perts. izord.] -en-ga-N-A] gu(re)gana / zuengana / zu(re)gandik |
Hots egokitzapenak |
* konts + konts > konts-e-konts: bostera / bost adarretara (baina hona/horra/hara…) ** bokala + bokala > bokala + r + bokala (Patxi-engana > Patxirengana) *** bokala + konts > bokala-konts (Bilbora, mendira…) -ak+-en- > -a-e-n > -en (gurasoak-engana > gurasoengana) |
[ps … -RAINO] adlatiboa -ra postposizioari -ino atzizkia erantsiz sortua da. Adibidez: zenbait arlotara > zenbait arlotaraino; Maltzagara > Maltzagaraino; gizonengana > gizonenganaino; guregana > gureganaino…
Adberbioekin ere hor ditugu, esaterako, noraino (< nora-ino), honaino (< hona-ino), horraino (< horra-ino), haraino (< hara-ino)… Muga adlatiboa deitu dugun PS honek oinarrian, -ra adlatiboa du. Horrenbestez, ez da zaila goragoko taula (§ 20.3.1.1) begien aurrean dugula -raino adlatibo honen forma zein den erabakitzea. Aski da oinarrizko adlatiboari -ino eranstea:
Bilbo-RA-INO / Donostia-RA-INO / Usurbil-e-RA-INO…
alde (zaharr)-e-RA-INO / une zail-e-RA-INO…
{bi / hiru / sei / …} ({etxe / harri…}) -tara-ino…
{bi / hiru / bost- / …} (mutiko / lagun…) -(r)en-gana-ino
{zein / edozein / zenbat / hainbat-…} (mutiko / lagun…) -(r)en)gana-ino
(mutiko / lagun…) {asko / gutxi / anitz} -(r)en)gana-ino
etxe (berri)-eta-RA-INO / leku guzti-eta-RA-INO…
(…) hon-e-ta-RA-INO / (…) horretx-e-ta-RA-INO…
herri haue-ta-RA-INO…
leku guzti-eta-RA-INO…
MikelenGANA-INO / batenGANA-INO / edozeinenGANA-INO…
lehengusu {honenGANA-INO / horrenGANA-INO… }
ni(re)GANA-INO / haurrenGANA-INO
guztienGANA-INO…
Adlatibo honen forma egokia lortzeko, aski dugu oinarrizko adlatiboari -antz atzizkia eranstea, edo nahiago bada inesiboaren -n postposizioa -(r)antz postposizioaz ordezkatzea:
Bilbo-RAntz / Usurbil-e-RAntz…
alde (zaharr)-e-RAntz…
{bi / hiru / sei / …} ({etxe…}) -ta-RAntz…
etxe (berri)-eta-RAntz
(mutiko / lagun…) {asko / gutxi / anitz} -(r)en)-ganantz
{zein / edozein / zenbat / hainbat- …} (mutiko / lagun…) -(r)en)ganantz
herri haue-ta-RAntz
leku guzti-eta-RAntz…
Mikelen-GANAntz
guztien-GANAntz…
Postposizio honen forma -ra-ko da. Batzuetan, -ko soila izango dugu, leku/denborazko adberbioekin esaterako: betiko (ez *betirako); biharko (ez *biharrerako). Edozein modutan, PS honen burua -(ra)ko postposizioa dela esango dugu, -ra adlatiboaren gainean eraikia. Eta hau inesiboaren gainean eraikia bada, honako hau litzateke egitura osoa: [ps [ps … -n] -RA-kO]: plazarako < [ps [ps plaza-n] -rako]; herri honetarako < [ps [ps herri honeta-n] -rako]; Azkoitirako < [ps[ps Azkoiti-an] -rako]; teilatu gainerako < [ps [psteilatu gaine-an] -rako]. Aski da oinarrizko -ra adlatibo1 arruntari -ko postposizioa eranstea, besterik gabe.
Ikus honetaz Euskaltzaindiaren 20. araua: “Betiko eta honen kideak”, Oiartzunen, 1994ko abenduaren 29an onartua.
Kontuan izan, hala ere, -rako, bere horretan, erabateko postposiziotzat hartu dugula eta, postposizio honen gainean eratutako PSa, aditz baten osagarri edo adjuntu dela, adizlagun alegia: plazarako ekarri; herri honetarako egoki izan; Azkoitirako erosi; teilatu gainerako diseinatu eta abar. Aurrerago ikusiko ditugu (§ 21.3.2d) -kodun beste PS batzuk, izenlagun direnak, adjektibozkoak, nolabait. Orain aurkeztuko ditugunak adberbiozkoak edo izango lirateke.
-koren zeregina, funtsean, AdjSak osatzea dela iradokiko dugu aurrerago (§ 21.8.3g, § 4.1.2c), ISaren barnean (urrezko legea, bertoko tomatea, zorioneko berria…) nahiz predikatu osagarrian (zure modukoa da hori; Bermeokoa du andregaia…). Baina predikatu baten adjuntu ere izan daiteke (biharko, betiko, geroko, inoizko, noizko… bezalakoetan, adibidez): Lan hau biharko amaitu nahi dut; Ez utzi ezer geroko; Betiko joan al zara? Noizko? galderari erantzun nahi diote -ko sintagma hauek eta ‘destinatiboak’ direla esango dugu. Hegoaldean, bereziki denbora adberbioekin gertatzen da. Holakoek ‘helburua’ adierazten dute edo ‘epe’ bat.
Perpaus ez diren ISak ere helburuzkoak izan daitezke: Harispe du laguna herri gidatzeko; Hainitz on ere dena bertze askotako (Hiribarren). Baina puntu honetan jokabide desberdina dute euskalkiek: Hegoaldean, bertze askotako baino arruntagoa da, beharbada, beste askotarako. Nolanahi ere, oraingo -ko hau ez litzateke adjektibozko postposizioa izango, adberbiozkoa baizik. Hortaz, beharbada, -ko1 adjektibo kategoriako dela esan genezake (etxeko sua; geroko bizitza; iazko programa; urrezko eraztuna…) eta, horrenbestez, AdjS baten aurrean geundeke. Bigarrena, berriz, adberbio sintagma kategoriakoa izango litzateke, destinatiboa: Biharko egingo dizut; Zerta(ra)ko duzu hau? Lehenbizikoa izenaren inguruan edo mugituko litzateke, bigarrena aditzaren inguruan. Batzuetan, hala ere, bietara uler liteke PS hau: Urteko lanak hauek dira diogunean bezala, ‘joan den urtean eginak’ edo ‘joan den urterako egin behar zirenak’, adibidez.
Adlatibo destinatiboa (‘norako’/‘noizko’): [ps [ps … -RA] -KO]
Bilbo-rako / Donostia-rako / Usurbil-e-rako…
alde (zaharr)-e-rako / une zail-e-rako…
{bi / hiru / sei / …} ({etxe / harri…}) -ta-rako…
etxe (berri)-eta-rako / leku guzti-eta-rako…
(…) hon-e-ta-rako / (…) horretx-e-ta-rako…
herri haue-ta-rako…
leku guzti-eta-RAKO…
egun guzti-e-ta-RAKO / datorren hil-e-RAKO…
bihar-KO / gaur-KO…
Orain arteko leku/denborazko PSetan sintagma [+animatua] ere izan zitekeen: gurasoengan, gurasoengana… Baina adlatibo destinatiboko postposizioa ezin erants dakioke sintagma animatuari: zureganako/edozeinenganako moduko formak ezin dira jarri aditz baten osagarri lanetan; alegia, destinatibo balioan. Horretarako dugu -entzat postposizioa (§ 21.4): Zuretzat erosi dut / *zureganako erosi dut. Zureganako edo ikasleenganako formak zilegi dira, baina izenlagun gisa, izen bat modifikatuz (ez aditza): zureganako jarrera.
178 Adlatiboan ere bi formak dira zilegi, izen propioari zuzenean adlatibo atzizkia erantsirik sortzen dena, eta lotura bokala hartzen duena: Usurbilera, Zarautzera / Usurbila, Zarautza. Arautu gabeko puntua da hau ere.