(...)
Etimologia iluneko izena da hau. Gure ustez onomatopeia bat edo hitz adierazkorren bat izan daiteke, tradizionalki Aldabea-ra bota izan direlako balio ez zuten gauza guztiak. Ohitura honek herriaren inguru guztia zikinkeriaz bete du, eta herrira iristen diren bisitariak lehen begiratuan ez konturatuagatik, azterketa sakonxeago batek berehala azaleratzen ditu botatako hondakin piloak.
Dokumentazioan ia beti Turtunbera agertzen da, eta egun ere Turtunbera [tùrtumbéra] esaten da, baina izen honen lehen lekukokoa euskal eredu fonologikoari estuago lotzen zaion 1602ko Durtunbera da.
Turtunbera ere goiz azaltzen da.
Geroko hasierako horzkari ahoskabea asimilazioz sor zitekeen. Notatzekoa da puntu honetan t- eta d- euskal hiztegian mailegu, dermio adierazkor eta adizki "finito"-etan baizik azaltzen ez direla [Ikus FHV, 254-255. orr. Eguesibarko Altzutzan Uxueko izenaren oso antzekoa den Tutumbera dugu 1914eko katastroan, Tutunbera orain. Zoritxarrez ez dugu bere nolakoaren berri.].
Aldabea de Turtunbera Turtunbera hutsaren adierakidea da [Diferentzia zerbait egon liteke, agian.], eta honek bezala herriaren ondoko sakanetako bat adierazten du (ikus Aldabea sarrera).
Alto de Turtunbera Aldabea honen eta Txorria-ren arteko gaina izan zitekeen; Carasol edo Solano de Turtunbera hego-mendebaldera ematen duen hegia da. Fuente de Turtunbera errekan dagoen harri-arkuz eraiki iturri zahar ederra da. Herrian ur korrontea jarri arte garrantzi handikoa zen, jendeak ur bila bertara jotzen baitzuen, Aitzandieta-ra ez ezik. Egun, erauntsien ondorioz, lohiek zeharo estalia dago.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.