(...)
Honen etimologia ez dago xoil garbi, ediren ditugun aldakiak asko baitira eta aski nabarrak. Horien arteko alderik nabarmenena, bukaerako artikuluaz gainera, hasierako g- belarearen presentzia edo falta da.
G-dun aldaerak besteak baino zaharragoak direla suposa daiteke, eta hasierako kontsonante hori belare disimilazioz galdu dela (cf. cagot / agot(e,a), kokotz / okotz, gonga / unga...). Alabaina, dokumentazioa lekuko, g-rik gabeko aldakiak dira goizen azaltzen direnak, eta beraz, zaharrenak. Jakina denez, euskarazko zenbait hitzek batzuetan herskari protetiko bat hartzen dute (altzairu / galtzairu; ainhara, enara / kiñuri...) eta badirudi horixe dela hemen gertatu dena.
Aurreneko silaban bokal irekia duen lehen lekukotasuna 1769koa da.
Baina irudiz artean finkatu gabe zegoen, 1815ean berriz ere -e- dun aldakia ageri delako.
Etimologiari dagokionez, bigarren elementua -gaitz, -gaitza dela uste dugu, zenbaitetan aurkitzen ditugun -r-dun aldaerak oso berandu agertzen direlako. Lehen osagaia Morionesko Loiaerregua (= Loiaerreka)-n, Leatxeko Erregumaiorea-n eta Zareko bereko Regandia-n (< *Erreguandia-tik atera bada. Ikus sarrera hau) dugun erregua 'erreka handia' bera izan daiteke, Errengaitz Salobreta aldean dagoelako, Río de Ordokia-ren ondoan.
Toponimo honen lehen agerraldia berandu samarrekoa da (1634ekoa. Ikus gorago) eta ordurako aipatu ustezko lehen osagai hori itxuratxartua egon zitekeen (cf. Leatxeko Erregumaiorea 'El Río Mayor'-en desitxuraketa goiztiarrak).
Egun Garrangariz [gàrrangáriz] deritzanak Salobreta, El Cascajo, El Cerrado eta El Azute-rekin mugatzen du, aipatu Río de Ordokia-rekin ezezik. Erreka aski bihurria da bertan, baina gorago ez da zuzenagoa, eta baliteke gaitz osagaia beste zerbaiti leporatu behar izatea, ez bere "bihurritasuna"-ri. Paso de Errengaitz errekan berean dago, Río de Ordokia-k eta Errengaitz-etik heldu den bideak elkar gurutzatzen duten puntuan.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11