(...)
Larraun ibar edo ballean, egoaldetik azkeneko erri koxkorra, Madotz deitzen da. Erri ontantxe dago ba, Naparrats ta Naparrats-aldea esaten zaion alderdi bat. Toki orren izena eman ziotenak Naparratx deitu zuen, iñolaz ere. Baño ondorengo biztanleak, Naparrats esaten diote, bukaerako atx ori zer den eztakielako. Madotz’en eta Larraungo erri geienetan, malkorra esaten zaio atx edo arkaitzari. Eta orrengatik Naparrasko malkorra esaten giñion Naparro’ko atx orri. Geroztik Naparratx, bi itzezko izena da: Naparr ta atx itzez egiña. Atx zer den ikusia dago. // Gañera, Madotz’en tx’en ordez tse egiten da; adi-bidez, goiko-etxekoa esan bearrean, Goiko-etsekoa esaten da. // Naparratx aldeko atx edo malkor ori, Madotz’ko iturri ondoan asi, ta goraka-goraka Aralarko Artxueta mendi muturreraño igotzen du; naiz artean beste izen sail bat puxketaka izan. Ordun Naparratx alde guzia arkaitz edo malkorra al da? Ez orixe. Naparrats edo Naparratx aldea da Madotz’ko erritik asi ta eguzkiaren sarraldera; Aralar mendiaren oñetarañoko alderdi guzia, luzean; zabalean berriz, Naparratx aldeko arkaitz edo malkor muturretatik asi ta Arakil aldera dauden beiko arkaitzetarañoko alderdi osoa Madotz’tik Irurtzun alderako bide zarretik asten da. Naparratx alde orrek, asieran mear-xamarra izanik (kilometro erdi bat nonbait-or), gero zabaltasun aundia artzen du azkeneraño. Iru-lau bat kilometro izango ditula nago. // Naparratx alde au, ezta guzia Madotz’koa; askoz gutxiago ere. Geiena Uarte-Arakil’goa da; naiz Madotzek larretarako eskubidea izan, bide luzean. Baño, naiz Madotz’ko naiz Uarte’ko alderdi guzi orri, Naparratx esaten zaio. Orko zelai ta aldapa, muño, zulo-mulo, lur landu, edo landu gabeak, pagadi, arizti, gaztaindi edo irastordiak, ainbeste izen ba-dittue; baño Naparratxen daude; ta Naparratx osoa egoaldea da. Atx edo arkaitz orren beste aldea (Iparraldea), Ataldea deitzen da. // Oraintxe igarri dezaiokegu Naparro izenari. Naparratx, Madotz’ko erriaren eguzki-sarraldera, ta Atx edo malkor orren ego aldetik dago. // Alderdi ori guzia, atx edo malkorra izan edo ez izan, bere luzetasun eta zabaltasun oso-osoan, egoaldea ta eguzkiaren sarraldea da. Erderaz su-oeste esango giñukena. Orra ordun, Naparr itzak esan nahi duna. Ego-alde, sarraldera dagon tokia. // Geroztik Naparroa da, Ego-alde ta eguzkiaren sarraldeko erria. // Begiraiogun orain mapa batean Naparroari. Auña-mendi edo pirineoak bereixten dute Prantzi edo Francia’tik. Oien eguzki-sarraldean, ego aldera zabaltzen dala dago gure Erriaren lur-alde guzia. // Naparroa izenak ¿ez al du argi ta garbi adierazten gure Erriaren egoera? Gure Erriari ain egoki datorkion bere-berezko izen jakintsu ta mamitsua, iltzuli [sic] egin bear giñioke ordun. Bere buruan, Navarra edo Nabarraren ordez, NAPARROA jarriz (2) [oin oharra: Naparrats edo Naparratxez esan dizuetan guzia egiztatu nai dezuenok, bide ederra ta erraza dezue Madotz’eko. Altsatsua aldetik zoaztenak, Irurtzun baño lentxagotik; eta Tolosa aldetik, Lekunberri artu bide berezia. Nondinaitik 6 bat kilometro Aralar’ko Migel Goiaingeruaren Etxe santura ba-zoazte. Trinitate Santuaren eliztxoaren zearreko muñotik begiraldi bat emaiozue Naparrats edo Naparratx alde orri ta Madozko erritxoari] (3) [oin oharra: Nabarra, Leitzeko nekazarien artean, lurra bereixteko erabiltzen duten tresna bat da]
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
INTZA.NAF