- Aposizioaz mintzo gara izen bat edo izen-sintagma bat beste baten osatzera heldu delarik. Ondoko erranaldiak eraskusten duen bezala, zure anaia sintagma aposizioan da eta Jon izena zehazten du.
Jon, zure anaia, karrikan gurutzatu dut.
- Aposizioan den elementua kakotx edo komen artean agertzen delarik, osatzen duen sintagmaren kasu-marka bera hartzen du (hemen ergatiboarena: -k).
Jonek, zure anaiak, agurtu nau.
- Aldiz, aposizioa izen-sintagmaren barnean gertatzen delarik, kasu-marka sintagmaren bukaeran jartzen da.
Jon zure anaiak agurtu nau.