Euskal Herria izena erabiltzen da zazpi probintziak batera izendatzeko: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa.
Euskal Herria bi hitzetan agertzen da, -a determinatzailearekin eta hizki larriak erabiliz.
Ondorioz, deklinatzean, Euskal Herrian, Euskal Herriko bilakatzen da, edo Euskal Herri maitea, Euskal Herri osoan.
Idazkera okerrak
*Euskal Herriako, *Euskal Herriatik, *Euskal Herria maitea, *Euskal Herria osoan, *Euskal-Herria